Saltatu nabigazioa

Gidalerro didaktikoak

Datu orria

UNITATEAREN DESKRIBAPENA:

Ikasle guztiek seguruenik auzoko festaren batean parte hartu dute. Altzan garrantzia duten festetako batzuk eskolan ospatuak izaten dira, hala ere, beste batzuk udako festak direnez eta zonalde ezberdinetan ospatzen direnez, auzoko giroan bakarrik ospatzen dira. Eskolako ikasleek Altzako zonalde ezberdinetan edo inguruko auzoetan bizi dira, eta seguruenik bizipen ezberdinak izan dituzte festei dagokienez. Goazen gelan dagoen jakintza hori aprobetxatzera eta guztion artean Altzako festen inguruko jakintza eraikitzera.

Gainera, festak asko aldatu dira azken urteetan eta beste era batera ospatzen dira gaur egun. Goazen iraganean auzoan festak nola ospatzen ziren deskubritzera eta ohitura ezberdinen inguruan hausnartzera.

Unitate honetan ikasleen aurre ezagutza eta esperientzietatik abiatuz, auzoko festen historian murgilduz, auzokideen kontakizunak entzunez, gelakideekin jakintzak partekatuz eta elkarrekin informazioa debatituz erronka nagusi bat gauzatuko dute. Erronka unitateko ataza ezberdinetan landu dutena biltzea eta sormena erabiliz ipuin bat asmatu eta idaztea izango da. Horretarako beharrezkoak izango diren oinarri guztiak ataza ezberdinetan aurkituko dituzte, pixkanaka hausnartuz eta erronka nagusira hurbilduz. Gainera, Padlet tresnaren bidez Altzako beste eskoletako haurren bizipenak irakurtzeko aukera izango dute eta beraien festen inguruko oroitzapenak partekatzeko aukera izango dute ere.

Nahiz eta festen gaiaren edukiak landuko diren, helburua ez da eduki horiek barneratzea izango, ikasleek norbere ezagutzak partekatzea eta elkarrekin kolektiboki eraikitzea izango baita garrantzitsuena. Izan ere, pertsona guztiok gaiaren inguruko ezagutzak ditugu eta horiek elkarlotuz, informazio berria ulertuz, kideekin partekatuz eta debatituz historia guztion artean eraikitzea da unitatearen helburu nagusia.

Izenburua Altzako festak
Ataza kopurua 7
Maila / Zikloa Gaia egokitu eta sakontasun ezberdinarekin landu daitekenez, Lehen Hezkuntzako hiru ziklotan landu daiteke. 
Azken erronka Gaiaren inguruko ipuin bat asmatu eta idaztea
Saio kopurua 6
Baliabideak eta IKT tresnak Ordenagailua eta internet sarea.

Ikasketa bidea eta tenporizazioa

Atazak Atazaren helburu espezifikoak Tenporalizazioa
Altzako festak Gaia aurkeztea, unitateko ardatza zein den ezagutzea, gaiaren inguruko aurreideiak eta ezagutzak partekatzen hastea, unitatean lantzea espero dena pentsatzea eta partekatzea.

 1/2 saio

Gaian murgiltzen Bideoa ikusiz gaiaren inguruko informazio gehiago eskuratzea, ikasleek dakitenarekin uztartzea, bideoan esaten dena pizten dituen oroitzapen edo jakintzak partekatzea. Informazio hori ezagun, irakasle eta familiako kideekin kontrastatzeko nahia sortzea. 1 saio
Kontakizunak

Auzokideek kontatzen dutena entzutea eta ulertzea. Hitz egiteko era ezberdinak ulertzea eta mezuaren esanahia ateratzen jakitea. Elkarrizketatik ondorioak ateratzea gelakideekin debatitu ahal izateko. Ikaskideekin ezagutzak, bizipenak, iritziak eta oroitzapenak debatitzea eta aktiboki parte hartzea.

Elkarrizketa bat gauzatzea informazio gehiago eskuratzeko

1 saio
Idi probak Aurretik landu dena informazio berriarekin osatzea eta erronka gauzatzeko baliagarria izan daitekeen informazio gehiago eskuratzea. 1/2 saio
Hutsuneak bete Erronka gauzatu aurretik landutakoa errepasatzea eta ideiak argitzea. 1/2 saio
Erronka Ikasleen aurreko ezagutzak unitatean landu, ikasi, partekatu, hausnartu eta debatitu denarekin uztartzea eta norbere ipuina asmatzea eta idaztea. Ipuina zuzentasunez idaztea eta marrazki batekin osatzea. Ekoizpena gelakideekin partekatzea, iritziak trukatuz. 2 saio
Nola egin dut lan? Norbere burua ebaluatzea eta egindako lanaren inguruan hausnartzea. 1/2 saio

Diziplinarteko izaera duenez ikasgai ezberdinetan landu daiteke unitatea, hala nola, ikerketa, euskara, natur zientziak, gizarte zientziak, balio sozial eta zibikoak edo IKT. 

Unitate honetako konpetentziak

OINARRIZKO KONPETENTZIAK:

Orokorrak:

  • Ikasteko eta pentsatzeko konpetentzia
  • Hitzezko, hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia
  • Elkarbizitzarako konpetentzia

Espezifikoak:

  • Informazioa bilatzea, aukeratzea, gordetzea eta berreskuratzea hainbat informazio-iturritatik (informazio-iturri inprimatu, ahozko, ikus-entzunezko, digital eta bestelakoetatik), eta iturri horien egokitasuna ebaluatzea.
  • Informazioa interpretatzea eta ebaluatzea (pentsamendu kritikoa).
  • Ideiak sortzea eta hautatzea (pentsamendu sortzailea).
  • Hitzezko eta idatzizko komunikazio jariokor, autonomo, sortzaile eta eraginkorrak egitea.
  • Hitzik gabeko kodeak ulertzea eta jarioz, autonomiaz, sormenez eta eraginkortasunez erabiltzea.
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu sortzaile, kritiko, eraginkor eta seguruan erabiltzea, ikasteko, aisiarako, inklusiorako eta gizartean parte hartzeko.
  • Norberaren portaerak giza eskubideen oinarrian dauden printzipio etikoak eta elkarbizitzaren oinarri diren gizarte-ohituretatik eratortzen diren arauak betetzea.

DIZIPLINETAKO BARNEKO KONPETENTZIAK:

Orokorrak:

  • Konpetentzia sozial eta zibikoa
  • Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia

Espezifikoak:

  • Norberaren gizartea ezagutzea, eta bereziki haren iraganeko eta egungo eraketa, antolamendua eta funtzionamendua; gizartea zer lurraldetan eta nola ezarrita dagoen jakitea, haren iraganaren kontzientzia hartzea eta gizakien ekintzak gizartean sortzen dituen arazoen aurrean modu positiboan jarduteko gaitasuna lantzea.
  • Bizi duen inguruneaz jabetzen den herritarra izatea eta egoera hori onartzea, konpromisoa izanda eta elkartasuna adierazita; aintzat hartzea garaiko gizarteetako aniztasun soziala eta kulturala, eta, bereziki, egungo euskal gizartekoa, eta naturarekin, bere buruarekin eta gainerako pertsonekin harremanetan jartzeko era berrien bila aritzea, gizartea hobetu eta jasangarri bihurtzeko.
  • Hainbat esparrutako hitzezko, idatzizko eta ikus-entzunezko testuak, analogikoak zein digitalak, ulertzea eta jarrera kritikoz balioestea, xede edo helburu pertsonalak, sozialak edo akademikoak erdiesteko.
  • Esparru pertsonal, sozial edo akademikoen berezko hitzezko, idatzizko eta ikusentzunezko testuak sortzea, eraginkortasunez erantzuteko askotariko komunikazio-beharrizanei. 
  • Ingurune teknologikoko baliabideak testuinguru anitzetan erabiltzea, informazioa egoki aukeratu eta interpretatuta, ingurune horren funtzionamendua ulertzeko eta egungo gizarte teknifikatuak dituen ohiko arazoak konpontzeko.

Helburuak

Norberaren nortasuna, ezaugarriak eta esperientziak ezagutu eta finkatzea bere pribatutasun-espazioan, besteen nortasuna errespetatzea eta autoestimua garatzea, nork bere bizitza eta talde-bizitza baikortasunez bizitzeko.
 
Ezaugarri bereizgarriak dituzten gizarte- eta kultura-taldeetako kide direla ohartzea eta balioestea, norberaren kultura-ezaugarri bereizgarriak eta beste talde batzuekiko desberdintasunak aintzat hartzea, eta gainerako identitate, kultura eta herriekiko errespetua izatea eta giza eskubideak errespetatzea ezinbestekoa dela ohartzea.
 
Hizkuntzaren zenbait erabilera-eremutan sortutako ahozko, idatzizko eta ikusentzunezko diskurtsoak ulertzea eta interpretatzea, zenbait motatako komunikazioegoerei aurre egiteko.
 
Norberaren esperientziatik gertueneko esparruetan eraginkortasunez, errespetuz etaelkarrekin lan egiteko gogoz bai ahoz eta bai idatziz komunikatzeko gai izatea, unean uneko komunikazio-premiei behar bezala erantzuteko.
 
Eskolako eta norbera bizi den inguruneko hizkuntza-aniztasuna aintzat hartzea, aniztasun horrekiko jarrera positiboa barneratzeko, eta hizkuntzak komunikaziorako baliabide eraginkortzat eta kultura-ondaretzat hartzea, portaera linguistiko enpatikoak garatzeko eta euskara eguneroko bizitzan erabiltzeko.
 
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagoz informazioa lortzeko, eta elkarrekin komunikatzeko eta kooperatzeko. 
 
 

Ebaluazioa

Ebaluazio irizpidea orokorrak:

  • Norberaren nortasuna, ezaugarriak eta esperientziak ezagutzen eta finkatzen ditu bere pribatutasun-espazioan, besteen nortasuna errespetatuz eta autoestimua garatuz, nork bere bizitza eta talde-bizitza baikortasunez bizitzeko.
  • Ezaugarri bereizgarriak dituzten gizarte- eta kultura-taldeetako kide direla ohartu da, norberaren kultura-ezaugarri bereizgarriak eta beste talde batzuekiko desberdintasunak aintzat hartu ditu, eta gainerako identitate, kultura eta herriekiko errespetua azaldu du eta giza eskubideak errespetatzea ezinbestekoa dela ohartu da.
  • Hizkuntzaren zenbait erabilera-eremutan sortutako ahozko, idatzizko eta ikusentzunezko diskurtsoak ulertzen eta interpretatzen ditu, zenbait motatako komunikazioegoerei aurre egiteko.
  • Norberaren esperientziatik gertueneko esparruetan eraginkortasunez, errespetuz etaelkarrekin lan egiteko gogoz bai ahoz eta bai idatziz komunikatzeko gai da, unean uneko komunikazio-premiei behar bezala erantzuteko.
  • Eskolako eta norbera bizi den inguruneko hizkuntza-aniztasuna aintzat hartzen du, aniztasun horrekiko jarrera positiboa barneratzeko, eta hizkuntzak komunikaziorako baliabide eraginkortzat eta kultura-ondaretzat hartzen du, portaera linguistiko enpatikoak garatzeko eta euskara eguneroko bizitzan erabiltzeko.
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzeko gai da, gero eta autonomia handiagoz informazioa lortzeko, eta elkarrekin komunikatzeko eta kooperatzeko. 

Unitatea ebaluatzeko irizpide zehatzak:

  • Gelakideekin festen inguruko esperientziak eta ezagutzak partekatu ditu, besteek azaldutakoa arretaz entzunez.
  • Materialak arretaz irakurri, entzun eta landu ditu, materialetan datorren informazioaz gain inguruko ezagunekin gaia landuz.
  • Kontakizunetako hitz egiteko era ezberdinak ulertu ditu eta entzundakotik ideiak ondorioztatzeko gai izan da.
  • Idi probetako edukiak ulertzeko gai izan da.
  • Erronka sormenez gauzatu du. Kalitate oneko eta gaiari loturiko ipuin bat aurkeztu du.
  • Ipuinaren aurkezpena era ulergarrian egin du, gelan landutako hainbat ideia txertatuz eta hizkuntza zuzentasunez erabiliz.