Saltatu nabigazioa

Gaian murgiltzen

Sarrera

Gaurkoan Altzako baserriak nolakoak ziren eta auzoan zenbateko garrantzia zuten ikasiko dugu. Gaur egun auzoan gelditzen diren baserriak aztertuko ditugu ere.

Nolakoak izango ziren auzoko baserriak? Baserritarren bizimodua gaur egungoaren antza zuen? 

Goazen gaian murgiltzera!

Has gaitezen!

Gaian sartzen hasteko goazen bideo hau ikustera, ea zer iruditzen zaizuen!

Gogoratu bideoan aipatzen den informazio guztia zure auzokideek kontatutakoa dela.

Baserrien inguruan hausnartzen!

Altzako baserriren batean egon al zara? Zer da gehien gustatzen zaizuna baserriko bizimoduaz? Eta gutxien gustatzen zaizuna?

Elkartu ondorengo taldeketzetan zure aurre ezagutzak eta bideoko ideiak partekatzeko. Saiatu zaitezte galderei erantzuten.

1 TALDEKATZEA

Lau edo bost kideko talde txikiak osatu eta zuen artean ideiak partekatu.

2 TALDEKATZEA

Talde txikitan debatitu ondoren, partekatu gelakide guztiekin zer den ondorioztatu duzuena.

Gelako norbaitek ezagutzen dituen kontakizun edo historiak partekatu nahi al ditu? Ze bizipen etorri zaizkizue burura?