Saltatu nabigazioa

Gaian murgiltzen

Sarrera

Gaurkoan denboran bidaiatuko dugu eta orain dela 80 urteko Altzako eskolak aztertuko ditugu. 

Nolakoak izango ziren?

Bideo honetan, Altzako eskolen inguruan kontatu dizkiguten gauza batzuk daude azalduta, garai hartako Altzako eskolen irudi eta bideoen laguntzaz.

Entzun eta ikusi bideoa, eta deigarri egiten zaizkizun ideiak buruan gorde edo apuntatu, amaieran komentatzeko.

Has gaitezen!

Gogoratu bideoan aipatzen den informazio guztia zuen auzokideek kontatu digutela, beraz, zuen inguruko jendearen historiak dira bideoan islaturik aurkituko dituzuenak.

Bideoa hobeto ulertzeko ondorengo estekan bideoan kontatzen denaren transkribapena aurkituko duzu: https://cutt.ly/eskolak

Iraganeko eskola ereduak

Ondoren duzuen bideoa “La mirada invisible” firmaren trailerra da. Bertan, Argentinako Buenos Aireseko eskola bateko giroa azaltzen da, 1982koa.

Bideoa ikusita, zer iruditzen zaizu deigarriena edo desberdinena oraingo zure eskolaren aldean? Zer iruditzen zaizu antzekoa?

Bideoa ikusi ondoren, zure ezagun eta/edo familiako kideekin hitz egin gaiari buruz eta kontatzen dizutena gogoratu edo papertxo batean apuntatu.

Unitate honen erronka nagusia da zure oraingo eskola nolakoa den azaltzea, orain pertsona nagusia izango bazina bezala, zure bilobei zure bizipenak kontatzen, beraz, ekoizpenari begira ideiaren bat bururatzen bazaizu apuntatu ezazu ere!

Galderari erantzunez

Erronkarako prestatzen: Nola kontatuko zenioke beste garai bateko norbaiti zure eskola nolakoa den?

Joan zaitezte galderaren inguruan hausnartzen!

Fotos gratis : mano, gente, niña, hembra, pierna, dedo, comunicación, niño,  silencio, oreja, brazo, labio, boca, pecho, de cerca, cuerpo humano, cara,  nariz, mejilla, infantil, ojo, cabeza, piel, sonar, Organo, escucha, chisme,

Hausnarketan laguntzeko, erantzun ondorengo galderari:  nola ikuskatzen duzu zure eskola?

Hitz egin dezagun eta aztertu eskolari loturiko gai edo afera nagusiak, bideoan aipatzen dena eta ezagutzen duguna alderatuz.

Horrela, errazago egingo zaigu gure eskola nolakoa den aztertzea.

Hemen komentatu daitezkeen hainbat gaien adibideak aurkituko dituzue:

  • Ikasgaiak
  • Liburuak
  • Eskolara joateko adina
  • Mailak, ikasturteak
  • Eskola eta lana
  • Emakume eta gizonezkoak eskolan (genero ezberdintasunak)
  • Eskolako hutsegiteak
  • Ikasle kopurua
  • Zigorrak
  • Jolasak
  • Jolasordua
  • Eskola eta auzoaren arteko harremana