Saltatu nabigazioa

Altzako komunikabideak

Altzako komunikabideak

Ellkarrizketetan behin eta berriro altzatar batzuentzako komunikabideek eta horien garapenak auzoan izan duten garrantzia atera da.
Unitate honetan, elkarrizketa horietan aipatutakoa oinarritzat hartuz eta beste iturrietatik informazioa bilduz, komunikabideen garrantziaz eta garapenaz hausnartuko dugu.

komunikabideak altaza.info

Gaurkoan auzoko komunikabide nagusiak zeintzuk ziren ezagutuko dugu, komunikabideak nola garatu diren eta horren ekarrri dituen aldaketak aztertuko ditugu ere. Pixkanaka auzoko komunikabideen inguruan informazioa biltzen joango gara, eskutitzak idazten trebatuko gara eta amaieran, informazio guzti horrekin eta ingurukoek gurekin partekatu dezaketen informazioarekin irratsaio bat gauzatuko dugu.

Beraz, unitatearen erronka Altzari loturiko aukeran dauden gaietako baten inguruan irratsaio txiki bat grabatzea eta gelakideek sortzen duten irratsaioarekin uztartzea izango da.
Horrela, unitate hauetan zehar ikasi duzuena auzokideekin ere partekatzeko aukera izango duzue.

Animatu zaitezte zuen jakintzak partekatzera


Goazen komunikabideen mundua deskubritzera. Has gaitezen gaian murgiltzen!

  erronka azkena