Saltatu nabigazioa

Erronka: Taldeka lan eginez

Talde lana

Lauko taldeak osatu eta ondorengo zeregina egin:

  • "Hutsuneak bete" ataleko testua berriro irakurri

  •  Bideoak ikustean hartu dituzuen notak taldeko kideekin partekatu

  •  Bideoak elkarrekin berriro ikusi

  • Erritu eta astronomiaz esan dena birpasatu
  • Gaiaren inguruko informazio gehiago bildu (interneten bilatuz eta/edo ezagunei galdetuz)

Ondoren, nahiago duzuen formatuan gaiaren inguruko ekoizpen bat sortu elkarrekin. Saiatu zaitezte originalak izaten eta zuen aurkezpena gustukoa duzuen formatuan egiten.

Hemen hainbat adibide:

  • Infografia bat
  • Gaiaren inguruko bertso bat
  • Komiki bat
  • Aurkezpen bat
  • Abesti bat
  • Bideo bat
  • ...

Behin ekoizpena egin duzuela, gelakideekin taldeka aurkezpenak egin eta zuen ekoizpena partekatu.