Saltatu nabigazioa

Kontakizunak

Altzako eskolen nondik norakoak

Ikusi ondorengo bideoak eta idatzi paper batean bideo bakoitzetik zure ikaskideekin komentatzea eta partekatzea gustatuko litzaizukena.

Beharbada bideo hauek ulertzea gehiago kostatuko zaizu. Azpitituluen bidez ulermen-prozesu hori erraztu nahi izan dugu, horregatik, transkribapenak ez dira hitzez-hitzekoak.

Altzako biztanle diren Asentxio Sarriegi eta Bixenta Arrietari eginiko elkarrizketa hauetan gaiaren inguruko informazio interesgarria aurkituko duzu. Gainera, urteak pasa ahala hitz egiteko moduak aldatzen doaz, beraz, polita da gure nagusiek nola hitz egiten duten entzutea ere.

Ea interesgarria iruditzen zaizun zure auzokideek kontatutakoa!

Debatea

Bi bideoak ikusi ondoren, bertan azaldutako informazioa debatitzeko garaia iritsi da!

1 TALDEKATZEA

Lau edo bost kideko talde txikiak osatu eta zuen artean apuntatutako ideiak partekatu. Elkarrizketak interesgarriak iruditu al zaizkizue? Zuen aiton-amonek edo beste ezagunen batek horrelakoak kontatu al dizkizue? Zeintzuk dira zuen eskolarekin aurkitzen dituzuen ezberdintasun nagusiak? 

Komentatu zure ikaskideekin gehien interesatu zaizuena.

2 TALDEKATZEA

Talde txikitan debatitu ondoren, partekatu gelakide guztiekin zer den ondorioztatu duzuena edo elkarrizketa horietatik azpimarratu nahi duzuena.

Gelako norbaitek ezagutzen dituen kontakizun edo historiak partekatu nahi al ditu? Ze bizipen etorri zaizkizue burura?