Saltatu nabigazioa

Gaian murgiltzen

Sarrera

Gaurkoan migrazioen inguruan gehiago ikasiko dugu. Bai Altzatik emigratu zutenen eta baita Altzara immigratu zutenen inguruan gehiago jakiteko aukera izango dugu atal honetan.

Zergatik migratzen zen iraganean? Zergatik migratzen da gaur egun? Nola zen immigratutako pertsonen bizimodua? eta gaur egun immigratu dutenena?

Has gaitezen!

Has gaitezen!

Gaian murgiltzeko goazen bideo hau ikustera, ea zer iruditzen zaizun.

Gogoratu bideoan aipatzen den informazio guztia zure auzokideek kontatu digutela, beraz, zure inguruko jendearen oroitzapen eta bizipenetan oinarrituta dago.

Galderari erantzunez

  • Migrazioei edo beste lurraldeekin lotura duten zein ohitura ezagutzen dituzu zure lagunekin partekatu nahi dituzunak?
  • Zure etxean kantatzen den abestiren bat konpartitu nahi zenuke? Animatzen zara beste norbaitek kantatzen duen abestia ikastera?

Bestalde, pentsatu ezazu. zer dakizu auzoko migrazioen inguruan?

Hitz egin dezagun eta aztertu migrazioei loturiko gai edo afera nagusiak, bideoan aipatzen dena eta ezagutzen duguna alderatuz.

Horrela, errazago egingo zaigu migrazioen gaian murgiltzea.

Hemen komentatu daitezkeen hainbat gaien adibideak aurkituko dituzue:

  • Migrazio mugimendu ezberdinak
  • Nondik etorri dira migrazioak?
  • Nora joan dira altzatarrek?
  • Migrazioen arrazoiak
  • Migratzen duten pertsonen lanak
  • Migratzen duten pertsonen ohiturak
  • Migratzen duten pertsonen ekonomia
  • Bizi baldintzak
  • Etxebizitzak 
  • Harremanak
  • Festak
  • Auzoan eman diren aldaketak
  • ...