Saltatu nabigazioa

Altzako festak

Altzako festak

Altzako biztanleekin hitz egin eta gero, askotan azaldu da festen gaia eta festetan sortzen den giro. Auzoko festak asko aldatu dira urteetan zehar, baina altzatarrek beti elkartu dira gogoz hauek ospatzeko.

Unitate honetan, elkarrizketa horietan aipatutako kontu batzuk ekarri ditugu, eta festen ohituren inguruan hitz egingo dugu.

festak
Unitate honetan zehar, zenbait audio, kontakizun, irudi eta testu aurkituko ditugu. Denetan, festei buruz eta festetan sortzen den giroaz hitz egiten da.

Unitate honen helburu nagusia da bideoak ikusiz, kontakizunak entzunez eta informazioa irakurriz, festek auzoan duten eta iraganean zuten garrantziaren inguruan hausnartzea eta eztabaidatzea.

Unitateko erronka gisa ikasitakoan eta ezagutzen duzunean oinarritutako ipuin original bat idaztea izango da. Ipuinaren gertakariak auzoko festekin lotura izango dute, noski! Izan zaitez originala!


Has gaitezen auzoko festen gaian murgiltzen!

 erronka 9