Saltatu nabigazioa

Albisteak aztertzen

Altzako baserrien inguruko albiste batzuk

Asmatu edo bilatu albiste bat!

Ikerketa lana egin, bizilagunei galdetu, familiako kideekin hitz egin, ezagunekin zure lana partekatu... baserrien inguruko informazio interesgarria lortu al duzu? 

Interneten bilatuz, berri interesgarri bat aurkitu al duzu?

Oraingo honetan, Altzako baserri baten inguruko albiste bat idatzi behar duzu. Ahal izan ezkero, ezagunen batek kontatu dizun historioren batean oinarrituta egon behar du.

Hala ere, ezin izan baduzu informaziorik lotu, animatu zaitez sortzaile izatera!

Saiatu albiste dibertigarri, interesgarri edo deigarri bat asmatzen.

Formatu aldetik, goian dituzun ereduak aztertu eta zure albisteari argazki bat gehitu! (Auzoko baserrien argazkiak "argazki galerian" edo altza.infon aurkituko dituzu).

Animo!