Saltatu nabigazioa

Erronka. Albisteak aztertzen eta idazten

Erronka: gabonen inguruko albisteak (binaka idazten)

Hauek dira gabonen gaiaren inguruko bi albiste. Irakurri arretaz, gero albiste bat idatzi beharko baituzu.

Orain, ikerketa lana egin behar duzu, bizilagunei galdetu, familiako kideekin hitz egin, ezagunekin zure lana partekatu... gabonetako ohituren, gertaeren edo tradizioen inguruko informazio interesgarria lortu al duzu? 

Interneten bilatuz, berri interesgarri bat aurkitu al duzu?

Oraingo honetan, Gabonen inguruko albiste bat idatzi behar duzu bikote batekin. Beraz, zure gelakide batekin hitz egin eta bildu dituzuen historioak partekatu.

Ahal izan ezkero, ezagunen batek kontatu dizuen historioren batean oinarritu behar zarete.

Hala ere, ezin izan baduzue informaziorik lotu, animatu zaitez sortzaile izatera!

Saiatu albiste dibertigarri, interesgarri edo deigarri bat asmatzen.

Formatu aldetik, goian dituzuen ereduak aztertu eta tankera horretako testu bat idatzi. Azkenik, ez ahaztu argazki bat gehitzea!