Saltatu nabigazioa

Gidalerro didaktikoak

Datu orria

UNITATEAREN DESKRIBAPENA:

Ikasle guztiek seguruenik eskolarako bidean edo auzoko inguruetan ibiltzean hainbat baserri daudela eta horietako batzuetan oraindik jendea bizi dela ikusi dute. Gainera, batzuen ezagun edo familiako kideek baserri bat izango dute edo auzoko baserrietako batean biziko dira. Hala ere, iraganeko egoerarekin konparatuz gaur egun Altza auzoan askoz baserri gutxiago daudela jakina da. Beraz, auzoko bizilagunen bizitzetan hain garrantzitsuak izan ziren baserrien eta baserrietako bizimoduaren gaia jorratzea eta horren inguruan gehiago jakitea ezinbestekoa da Altza auzoa eta inguruak hobeto ezagutu eta ulertzeko.

Altzako baserrietan, baserrietako lanetan eta bizimoduan oinarrituta dago unitatea hau. Bertan, baserriek auzoan zuten garrantziaz hausnartuko dugu, ezagutzak eta bizipenak partekatzeko aukerak zabalduko ditugu eta txango birtual batean murgilduko gara ere auzoa eta inguruak hobeto ezagutzeko.

Unitate honetan ikasleen aurre ezagutza eta esperientzietatik abiatuz, auzoko baserrien iraganean murgilduz, inguruan miatuz, eskulanak eginez eta argazkiak aztertzen, gelakideekin jakintzak partekatuz eta elkarrekin informazioa debatituz erronka nagusi bat gauzatuko dute. Erronka unitateko ataza ezberdinetan landu dutena oinarritzat erabiliz aukeran dauden gaietako baten inguruan ikerketa txiki bat egitea eta ekoizpen bat gauzatzea izango da. Horretarako beharrezkoak izango diren oinarri guztiak ataza ezberdinetan aurkituko dituzte eta landu daitezkeen gaien zerrenda, berriz, erronkaren atalean bertan aurkituko dute.

Nahiz eta baserrien historia eta gaiaren edukiak eta ezagutzak landuko diren, helburua ez da eduki horiek barneratzea izango, ikasleek norbere ezagutzak partekatzea eta elkarrekin kolektiboki eraikitzea izango baita garrantzitsuena. Izan ere, ikasle guztiek gaiaren inguruko ezagutzak eta iritziak garatuko dituzte eta horiek elkarlotuz, informazio berria ulertuz, kideekin partekatuz eta debatituz Altzako baserrien historia guztion artean eraikitzea izango da unitatearen helburu nagusia.

Izenburua Altzako baserriak
Ataza kopurua 8
Maila / Zikloa Gaia egokitu eta sakontasun ezberdinarekin landu daitekenez, Lehen Hezkuntzako hiru ziklotan landu daiteke. Azken erronka 2. edo 3. ziklorako gomendatzen da.
Azken erronka

Baserriei loturiko proposatzen diren gaietako baten inguruko azterketa eta ikerketa egitea, informazio horrekin ekoizpen bat gauzatzeko. 

Saio kopurua 7
Baliabideak eta IKT tresnak Ordenagailua eta internet sarea.

Ikasketa bidea eta tenporizazioa

Atazak Atazaren helburu espezifikoak Tenporalizazioa
Altzako baserriak Gaia aurkeztea, gaiaren inguruko aurreideiak eta ezagutzak partekatzen hastea, unitatean lantzea espero dena pentsatzea eta partekatzea.

 1/2 saio

Gaian murgiltzen Bideoa ikusiz gaiaren inguruko informazio gehiago eskuratzea, ikasleek dakitenarekin uztartzea, bideoan esaten dena pizten dituen oroitzapen edo jakintzak partekatzea. Informazio hori ezagun, irakasle eta familiako kideekin kontrastatzeko nahia sortzea. 1/2 saio
Albisteak aztertzen Iraganeko albisteak irakurri eta bertan esaten dena ulertzea. Baserrien egoera ulertzea eta horrekin albiste bat asmatzea edo interneten Altzako auzoko baserrien inguruko albiste bat bilatzea norbere hitzekin idazteko. Albistea asmatuz sormena lantzea. Sortutako albistea gelakideekin partekatzea eta besteei arretaz entzutea.  1 saio
Inguruko baserriak eta Casares baserria

Altza auzoaren ezagutzan murgiltzea eta inguruko baserrietatik txango birtual bat egitea. Aurretik landu dena osatzea eta erronka gauzatzeko baliagarria izan daitekeen informazio gehiago eskuratzea.

Oharra: nahi izan ezkero eskolatik atera eta inguruneko baserriak aurrez-aurre ezagutzeko txango bat antolatu daiteke.

1 saio
Eskulanen atala Estereoskopioa zer den ulertzea. Eskulana gauzatzea behar duten gelakideei laguntza eskainiz. Estereoskopioaren bidez altzako baserrien iraganeko argazkiak behatu eta komentatzea. 1 saio
Erronka: Baserrien nondik norakoak Ikasleen aurreko ezagutzak unitatean landu, ikasi, partekatu, hausnartu eta debatitu denarekin uztartzea eta proposatzen diren gaietako baten inguruan ikerketa txiki bat gauzatuz norbere ekoizpena sortzea interesgarrien iruditzen zaien formatuan. Gelan eta gelatik kanpo ezagun eta familiako kideekin ideiak partekatuz ekoizpena gauzatzea. Ekoizpena gelakideekin partekatzea, iritziak trukatuz. 2 saio
Hutsuneak bete Unitateari amaiera eman aurretik landutakoa errepasatzea eta ideiak argitzea. 1/2 saio
Nola egin dut lan? Norbere burua ebaluatzea eta egindako lanaren inguruan hausnartzea. 1/2 saio

Diziplinarteko izaera duenez ikasgai ezberdinetan landu daiteke unitatea, hala nola, ikerketa, euskara, natur zientziak, gizarte zientziak, balio sozial eta zibikoak edo IKT. 

Unitate honetako konpetentziak

OINARRIZKO KONPETENTZIAK:

Orokorrak:

  • Hitzezko, hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia
  • Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konpetentzia
  • Norbera izaten ikasteko konpetentzia

Espezifikoak:

  • Hitzezko eta idatzizko komunikazio jariokor, autonomo, sortzaile eta eraginkorrak egitea.
  • Hitzik gabeko kodeak ulertzea eta jarioz, autonomiaz, sormenez eta eraginkortasunez erabiltzea.
  • Planifikatutako ekintzak gauzatzea.
  • Ideiak edo proiektuak sortzea eta/edo nork bere gain hartzea, proiektuen plangintza egitea eta haien bideragarritasuna aztertzea.
  • Ikasteko prozesu eta estilo kognitiboa autorregulatzea
  • Motibazioa eta borondatea autorregulatzea erabakiak eta betebeharrak gauzatzeko

DIZIPLINETAKO BARNEKO KONPETENTZIAK:

Orokorrak:

  • Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia
  • Konpetentzia sozial eta zibikoa
  • Teknologiarako konpetentzia

Espezifikoak:

  • Hainbat esparrutako hitzezko, idatzizko eta ikus-entzunezko testuak, analogikoak zein digitalak, ulertzea eta jarrera kritikoz balioestea, xede edo helburu pertsonalak, sozialak edo akademikoak erdiesteko.
  • Esparru pertsonal, sozial edo akademikoen berezko hitzezko, idatzizko eta ikusentzunezko testuak sortzea, eraginkortasunez erantzuteko askotariko komunikazio-beharrizanei. 
  • Bizi duten mun­dua ulertzeko behar dituzten ezagutzak, trebetasunak eta jarrera eskuratzea; hau da, munduaren alderdi fisikoak, sozialak eta kultu­ralak, iraganean izandako bizipen ko­lektiboak eta gaur egungo bizipenak, eta bizitza sozialari dagokion espazio fisikoa ulertzeko behar direnak, munduan eragile aktibo izateko.
  • Norberaren gizartea ezagutzea, eta bereziki haren iraganeko eta egungo eraketa, antolamendua eta funtzionamendua; gizartea zer lurraldetan eta nola ezarrita dagoen jakitea, haren iraganaren kontzientzia hartzea eta gizakien ekintzak gizartean sortzen dituen arazoen aurrean modu positiboan jarduteko gaitasuna lantzea.
  • Bizi duen inguruneaz jabetzen den herritarra izatea eta egoera hori onartzea, konpromisoa izanda eta elkartasuna adierazita; aintzat hartzea garaiko gizarteetako aniztasun soziala eta kulturala, eta, bereziki, egungo euskal gizartekoa, eta naturarekin, bere buruarekin eta gainerako pertsonekin harremanetan jartzeko era berrien bila aritzea, gizartea hobetu eta jasangarri bihurtzeko.
  • Ingurune teknologikoko baliabideak testuinguru anitzetan erabiltzea, informazioa egoki aukeratu eta interpretatuta, ingurune horren funtzionamendua ulertzeko eta egungo gizarte teknifikatuak dituen ohiko arazoak konpontzeko.

Helburuak

Hizkuntzaren zenbait erabilera-eremutan sortutako ahozko, idatzizko eta ikusentzunezko diskurtsoak ulertzea eta interpretatzea, zenbait motatako komunikazioegoerei aurre egiteko.
 
Norberaren esperientziatik gertueneko esparruetan eraginkortasunez, errespetuz etaelkarrekin lan egiteko gogoz bai ahoz eta bai idatziz komunikatzeko gai izatea, unean uneko komunikazio-premiei behar bezala erantzuteko.
 
Eskolako eta norbera bizi den inguruneko hizkuntza-aniztasuna aintzat hartzea, aniztasun horrekiko jarrera positiboa barneratzeko, eta hizkuntzak komunikaziorako baliabide eraginkortzat eta kultura-ondaretzat hartzea, portaera linguistiko enpatikoak garatzeko eta euskara eguneroko bizitzan erabiltzeko.
  
Gizakiak ingurune fisikoan eta gizarte-ingurunean dituen esku-hartzeen zenbait adibide ikusi
eta kritikoki aztertzea, iraunkortasunaren ikuspegitik, eguneroko bizitzan ingurumena eta
ondare historikoa eta kulturala babesteko, berreskuratzeko eta kontserbatzeko jarrera izateko.
 
Inguruko testuinguru geografiko, sozial eta historikoko elementu garrantzitsuei lotutako
zalantzak eta problemak zein diren jakin, planteatu eta ebaztea. Informazioaren eta
komunikazioaren teknologiak erabiliko dira informazioa bilatzeko eta informazioa eta
ezagutzak trukatzeko, eta hipotesiak egingo dira konponbide alternatiboak aztertzeko eta
ikaskuntza-prozesuari berari buruzko hausnarketa egiteko.
 
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagoz informazioa lortzeko, eta elkarrekin komunikatzeko eta kooperatzeko. 
 

Ebaluazioa

Ebaluazio irizpidea orokorrak:

  • Hizkuntzaren zenbait erabilera-eremutan sortutako ahozko, idatzizko eta ikusentzunezko diskurtsoak ulertzen eta interpretatzen ditu, zenbait motatako komunikazioegoerei aurre egiteko.
  • Norberaren esperientziatik gertueneko esparruetan eraginkortasunez, errespetuz etaelkarrekin lan egiteko gogoz bai ahoz eta bai idatziz komunikatzeko gai da, unean uneko komunikazio-premiei behar bezala erantzuteko.
  • Eskolako eta norbera bizi den inguruneko hizkuntza-aniztasuna aintzat hartzen du, aniztasun horrekiko jarrera positiboa barneratzeko, eta hizkuntzak komunikaziorako baliabide eraginkortzat eta kultura-ondaretzat hartzen du, portaera linguistiko enpatikoak garatzeko eta euskara eguneroko bizitzan erabiltzeko.
  • Gizakiak ingurune fisikoan eta gizarte-ingurunean dituen esku-hartzeen zenbait adibide ikusi eta kritikoki aztertzen ditu, iraunkortasunaren ikuspegitik, eguneroko bizitzan ingurumena eta ondare historikoa eta kulturala babesteko, berreskuratzeko eta kontserbatzeko jarrera du.
  • Inguruko testuinguru geografiko, sozial eta historikoko elementu garrantzitsuei lotutako
    zalantzak eta problemak zein diren jakin, planteatu eta ebazten ditu. Informazioaren eta
    komunikazioaren teknologiak erabiltzen ditu informazioa bilatzeko eta informazioa eta
    ezagutzak trukatzeko, eta hipotesiak egingo dira konponbide alternatiboak aztertzeko eta
    ikaskuntza-prozesuari berari buruzko hausnarketa egiteko.
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzeko gai da, gero eta autonomia handiagoz informazioa lortzeko, eta elkarrekin komunikatzeko eta kooperatzeko. 

Unitatea ebaluatzeko irizpide zehatzak:

  • Ikaslea gelakideekin taldekatze txiki eta handietan ezagutzak, iritziak eta bizipenak partekatu ditu.
  • Gelako debatean parte hartu du, interesez eta txandak errespetatuz. 
  • Albisteetatik eta gaian zehar landutako informazioari esker auzoa iraganean zuen itxura irudikatzea eta adierazteko gai izatea.
  • Eskola inguruko baserrien ezagutza sakonagoa du.
  • Informazio berria eta erabilgarria bilatzeko gai izan da eta horretan oinarrituta ekoizpena gauzatu du.
  • Kalitate oneko ekoizpen bat aurkeztu du, era ulergarrian eta euskara maila ona erakutsiz.
  • Besteen aurkezpenak eta azalpenak interesez entzun ditu.