Datu orria
UNITATEAREN DESKRIBAPENA:
Komunikabideak ikasle guztien bizitzaren eta garapenaren parte dira. Komunikabideen bidez berriak jasotzen ditugu, denbora entretenigarria pasatzen dugu, informazio interesgarria barneratzen dugu eta batez ere elkarrekin erraztasun handiz komunikatzeko aukera dugu. Komunikabideek ikasleen bizitzen egunerokotasunaren parte dira. Hori dela eta, ezinbestekoa da hauen garrantziaz eskolan hausnartzea.
Horretaz gain, komunikabideek berebiziko aldaketan jasan dituzte azken urteetan. Oso interesgarria da ikustea aldaketa horiek zeintzuk izan diren eta zein eragin izan dituzte Altzako biztanleen bizimoduan. Goazen Altzako iraganeko historia ezagutzea eta urteetan zehar eman diren aldaketen inguruan hausnartzea. Goazen gaur egun ditugun errekurtsoak erabiltzea eta IKTek eskaintzen dituzten aukera anitzak aprobetxatzera.
Unitate honetan ikasleen aurre ezagutza eta esperientzietatik abiatuz, auzoko komunikabideen historian murgilduz, auzokideen kontakizunak entzunez, gelakideekin jakintzak partekatuz eta elkarrekin informazioa debatituz erronka nagusi bat gauzatuko dute. Erronka proiektuko unitate ezberdinetan zehar landu dutena biltzea eta sormena erabiliz kolektiboki (gelakide guztiak elkarrekin parte hartuz) irratsaio bat grabatzea izango da. Horretarako beharrezkoak izango diren oinarri guztiak gai ezberdinetan aurkituko dituzte. Irratsaioa grabatzeko azalpenak, berriz, erronkaren atazan eskuragarri izango dute.
Nahiz eta komunikabideen gaiaren edukiak landuko diren, helburua ez da eduki horiek barneratzea izango, ikasleek norbere ezagutzak partekatzea eta elkarrekin kolektiboki eraikitzea izango baita garrantzitsuena.
Izenburua | Altzako komunikabideak |
---|---|
Ataza kopurua | 7 1/2 |
Maila / Zikloa | Gaia egokitu eta sakontasun ezberdinarekin landu daitekenez, Lehen Hezkuntzako hiru ziklotan landu daiteke. |
Azken erronka | Landutako gai ezberdinen inguruan eta ikasitakoa erabiliz kolektiboki irratsaio bat sortzea. |
Saio kopurua | 7 |
Baliabideak eta IKT tresnak | Ordenagailua eta internet sarea. |