Saltatu nabigazioa

Gabonetako ohiturak Altzan

Gabonetako ohiturak Altzan

Altzako bizilagunekin hitz egin eta gero gabonak eta gabonetako ospakizunak auzoan izan duten eta izaten jarraitzen duten garrantziaz ohartu gara.
Unitate honetan, elkarrizketa horietan aipatutako bizipen, tradizio eta ohiturak ekarri ditugu, gabonak nola ospatzen ziren azalduz eta gabonetako munduan murgilduz.

gabonak- Altza.info
Unitate honetan zehar, zenbait abesti, testu eta albiste bildu ditugu. Denetan, gabonen inguruan hitz egiten da, beraz, gaiaren inguruan gehiago ikasteko aukera izango duzu eta txikitatik ospatu dituzun festen inguruan hausnartzeko aukera izango duzu.
Unitate honen erronka nagusia ikasi duzunarekin eta aurretik zenekienarekin albiste original bat idaztea izango da. Albistea asmatutakoa edo deigarria iruditzen zaizun gertakari batean oinarrituta egon daiteke.
Amaieran egin duzun ekoizpena aurkezteko aukera izango duzu ere.


Has gaitezen gabonen gaian murgiltzen!

 erronka 7