Saltatu nabigazioa

Erronka. Lagunak elkarrizketatuz

Erronka. Elkarrizketak eginez

Oraingo honetan bikoteka lan egingo duzue. Zure gelakide batekin elkartuko zara eta garbitokien inguruko elkarrizketa ireki bat egingo diozue elkarri.

Elkarrizketa audio formatuan grabatuko duzue eta nahi izan ezkero apunteak hartu ditzazkezue ere.

Erronkaren helburua gaian guztiz murgiltzea eta auzoko garbitoki eta errekearen inguruko hausnarketa sakona egitea da. 

Hausnartutako eta ikasitako guztia aurretik zenekienarekin uztartuz elkarrizketa bat egingo diozue elkarri.

Elkarrizketa bi txandatan gauzatuko duzue, elkarrizketatzaile eta elkarrizketatuaren rolak txandatuz.

Nahi izan ezkero hainbat galdera prestatu ditzazkezue, hala ere naturalena elkarrizketa ireki bat egitea da, egoerari moldatuz eta elkarrizketatuak esaten duenari egokituz.

Dibertitu zaitezte zuen jakintzak partekatzen!