Saltatu nabigazioa

Baratzak, errituak eta astronomia

1 JARDUERA: Errituak- egia edo gezurra

Testua irakurri ondoren, jarraian aurkituko dituzun esaldiak egiazkoak edo gezurrazkoak diren asmatzen saiatu! 

Galdera 1

Ekaitzek ez zituzten baratzak eta ereinitako landareak hondatzen, baserriak erretzen zituzten bakarrik.

Galdera 2

Ekaitzek etxeko lan asko ere oztopatzen zituzten, hala nola, bazkaltzeko oinarrizkoak ziren ogia edo gurina egiteko prozesua.

Galdera 3

Ekaitz handiek ere oiloen arrautzen produkzioan eragina izan zezaketen. Oiloak babesteko eta arrautzak jartzeko, lastoozko kabi bakoitzean egurrez egindako gurutze bat ezkutatzen zen.

Galdera 4

Baserrietan errituak zaparrada handia zegoenean eta trumoi eta tximistak ikusten zirenean hasten ziren.

Galdera 5

Eguraldi txarra aldentzeko Santa Barbari otoitz egiten zitzaion

2 JARDUERA: Ilargiaren garrantzia baratzetan- egia edo gezurra

Testua irakurri ondoren, jarraian aurkituko dituzun esaldiak egiazkoak edo gezurrazkoak diren asmatzen saiatu! 

Galdera 1

Baratzetan zer eta noiz landatu behar zuten jakiteko izarrei erreparatzen zioten.

Galdera 2

Ilgora, ilbehera, ilberria… Ilargia zein puntutan dagoen deskribatzeko erabiltzen diren hitzak dira

Galdera 3

Uzta ona izateko, bi gauza hartu behar ditugu kontuan: zer landatu nahi dugun eta lurra nola zainduko dugun.

Galdera 4

Landare bakoitzari eguraldi-mota bat komeni zaio, batzuei eguzkia eta beste batzuei euria.

Galdera 5

Orain dela urte asko, Altzatarrek interneten ilargiaren faseak eta ereiteko momenturik hoberena bilatzen zuten. Horri esker uztak ederrak ziren!