Saltatu nabigazioa

Industria Altzan

Industria Altzan

Altzako biztanleekin hitz egin eta gero, auzoan oso garrantzitsua izan den gaia atera da: industria. Auzoko biztanle askok industrian egin dute lan. Batzuetan ere, jatorrizko lurraldeak utzi zituzten industrian lan egitera etortzeko. Beraz, industriaren gaia eta industria iraultzak gaur egun ezagutzen dugun Altza horrelakoa izatea eragin du.

Unitate honetan, elkarrizketa horietan aipatutako kontu batzuk ekarri ditugu, eta industrien eta bertan lan egitearen inguruan hitz egingo dugu.

industria- altza.info
Unitate honetan zehar, zenbait audio, kontakizun, irudi eta ariketa aurkituko ditugu. Denetan, industriari buruz, bertako lan baldintzei buruz eta kutsadurari buruz hitz egiten da.

Unitatearen helburu nagusia da bideoak ikusiz, kontakizunak entzunez eta ariketak eginez, industriak Altzan izan duen garrantziaren inguruan hausnartzea eta eztabaidatzea.

Unitateko erronka, inguruko industrien inguruan hausnartzeaz gain, industria lantegien barnean ematen diren prozesuak ulertzean eta aukeratzen duzun produktu baten sormen prozesua ikertzean datza.

Has gaitezen industriaren gaian murgiltzen!

erronka 9