Saltatu nabigazioa

Osasuna Altzan

Osasuna Altzan

Altzako biztanleentzako osasuna soso garrantzitsua da. Gehienek partekatzen duten kezka da eta gaiera askok hura hobetzeko ekimenak aurrera eramaten saiatzen dira.

Unitate honetan, elkarrizketetan oinarritutako hainbat kezka luzatuko dira, osasunari loturikoak. Iraganean osasunari loturik egin ziren hainbat ekimen aztertuko ditugu eta sendabelarren munduan murgilduko gara ere.

osasuna altza.info

Unitate honetan zehar, bizilagunen jakintzak aurkituko ditugu, informazio interesgarri eta ariketekin uztartuko direnak. Denetan, osasunari buruz hitz egiten da.

Unitatearen helburu nagusia osasunaren eta bizimodu osasuntsua eramatearen inguruan hausnartzea eta eztabaidatzea da.

Unitateko erronka, ikasitakoarekin albiste bat asmatu eta idaztea da. Gertaera erreal bateko albistea izan daiteke ere. Hori bai, albistea osasunaren gaiarekin lotura izan behar du.
Albistearen idazketa gazteleraz egitea proposatzen da. Hala ere, ariketa euskaraz ere egin dezakezue!

Has gaitezen osasunaren gaian murgiltzen!

 erronka 10