Saltatu nabigazioa

Gaian murgiltzen

Sarrera

Atal honetan iraganera bidaiatuko dugu eta Altzako auzoan haurrek nola eta zerekin jolasten zuten ikusiko dugu.

Nolakoak izango ziren jolas horiek? Gaur egungoen parekoak al ziren?

Has gaitezen!

Has gaitezen!

Gaian sartzen hasteko goazen bideo hau ikustera, ea zer iruditzen zaizuen.

Gogoratu bideoan aipatzen den informazio guztia zuen auzokideek kontatu digutela, beraz, zuen inguruko jendearen historiak dira.

Galderak erantzunez

  • Zein jolas asmatzen dituzue lagunekin kalean edo plazan zaudetenean?
  • Auzoko zein lekutan mugitzen zarete esploratzeko eta jolasak egiteko?

Hitz egin zure gelakideekin eta galdera hauek erantzuten saiatu. Partekatu zuen bizipen eta ohiturak.

Hemen komentatu ditzazkezuen beste hainbat gai:

  • Jolasik gustokoenak
  • Jolasteko behar dituzuen materialak
  • Aiton-amonen jolasak
  • Gurasoen jolasak
  • Beste lurraldeetan egiten diren jolasak
  • Bideoan aipatu denetik gehien harritu zaizuena
  • Aurkitu dituzuen antzekotasunak
  • Ezberdintasun nagusiak
  • Jolasen bat asmatu al duzue? Zein? Nolakoa zen?
  • Jolasetan dauden arauak
  • ...