Saltatu nabigazioa

Herrerako garbitokia

Herrerako garbitokia- ulermen testua

HERRERA AUZOKO GARBI-TOKIA ETA GARBIKETARIAK

KORTAJARENA'tar Andoni

Gure gaztaroan, orain dala irurogei ta amar bat urte inguru, "komunio aundia" amaika urte­kin egiten zanari buruzko prestaketak neskak eta mutillak alkarrekin egiten zituzten areto batean, naiz orduko oiturak kontuan izanik, neskak eta mutillak alde banatan kokatuz egin.

Kristau-ikasbideko ikasgaietan seme-alaben eziketari buruz gurasoek nola ezitu bear zituzten euren semeak galderari, "Kriatu ditzaten semeak zerurako" erantzunari, mutiko biurriek orrela jarraitzen zioten,

 - "Eta alabak putzurako". "Zertarako?". "Arropak garbitzeko, gobara egiteko", esanez bukatzen zuten esaldia.

Izan ere, orduko oituren arabera "komunio aundia" egin ezkero jakiña izaten zan, batez ere erri txikietako giroan. Mutillak zango erdiraiñoko galtzak jantzi ondoren lan mota batzutarako eta neskak gona luzeagoak jantzita etxeko lanetarako, amari etxeko-lanetan laguntzeko eta gero­ago etxekoen arropak garbitzeko eta sendikoen bearrak omitzeko. Orduan jaio ordurako eraba­kia gertatzen bai-zan gizaki bakoitzaren etorkizuna, neska ala mutilla izan. Gaurko egunean gauzak zearo aldatu diralarik, garbigailluak eta etxeko lanetarako geroztik sortu diran ainbeste tresna mota berriekin lanak arindu egin diranez, oraingo bizimoduan murgilduta etxetik kanpora zortzi orduko lanetan aritzen diran bikoteak, bearraren bearrak bearturik aurkitzen dira eta erreztasun aundiak dauzkate bien artean etxeko lanak egiteko, eurek nai duten erosotasunean bizi al izate­ko eta iñor ez da arritzen, denbora auetan ez bai-dago bereizkuntzarik gizon-emakumeen artean eginkizun auetarako.

Asieran aipatu dugun ariari jarriatuz garai aietan arropa ariñak etxeko arrasketan garbitzen ziran eta lanerakoak, astunagoak, auzoetan eraikitako garbi-toki edo "labaderoetan". Toki auek aska aundi eta zabal batzuk izaten ziran inguru guziak arrizabalez omituak zituztenak; arropak jaboitzeko, astintzeko eta zikiñak kentzeko orretarako garbiketari bakoitzentzat naiko lekua iza­ten zutelarik. Udarako obeak ziran leku aiek negu gorrian kanpo aldea izoztua zegoanean garbi­tzen aritzeko baiño!

Herrera auzoak ere ba-zuan garbi-toki eder bat, ain zuzen "txingurri" errekaren bazterrean , "Zubipe" edaritegia dagon inguruan, eta bidetik bertaratzeko zubitxo bat igaro bear zan. Erreka­ren goiko aldetik odi edo tubo baten bidez ura arturik, aska aundira zuzenean sartu eta garbike­tak egin ondoren , ur-zikiñak beeko aldetik berriro errekaratuz.

Garbitzaileak erreka barruan garbitokia egin baino lehen:

Garbi-tokira astean bein edo bi aldiz, bereziki astelenetan, urbiltzen ziran herreratar andere­ak buru gaiñean zeramaten kankarra edo barreñoa gaiñezka zutela, lanerako arropak eta etxeko puska aundienak garbitzeko."

Bestalde, leku ura billera-toki biurtzen zan eta ordu pare bat igarot­zeko leku atsegiña, eta gobara astintzen ari ziran bitartean auzoko berriak ere ederki maxiatzen zituzten; alako mutilla orrelako neskarekin egurazten ikusi zituztela eta maiteminduak ote zeu­den; beste bikote bat, berriz, aserre aldiren baten menpean aurkitzen ote ziran, badél, bezperan, igandean, mutilla bere adiskideekin ikusi zutela, eta, neskak etxetik atera gabe igaro zuala arratsalde guzia, eta era ortako eta bestelako berriak ere, gizonezkoak sagardotegian naiz bizartegian bezala jakiten zituzten bezala. Agintariak ere ederki larrutzen zituzten, auzoko jaietan dantzaldiak gaueko amaikak arte bakarrik baimentzen zituztelako.

Kantari ere saio ederrik egiten zituzten bi edo abots ederrekoak alkartzen ziranean eta baita, bein edo bein, aserre aldiren bat ere bera bai­ño gorago garbitzen ari zanak ura asko zikintzen zualako bere inguru guzian, baiña ez zan odola errekara irizten, esaldi batek dioan bezala.

Beste garbiketa mota bat ere egiten zan erreka berean. Pasaia'ko kaiean kokatuak zeuden ainbeste ardo-almazenetan ardoa garbitzeko erabiltzen zituzten filtro-mangak, tela astunezkoak, garbi-tokiko urekin kutsatu gabeko uretan, goragotik artutako urekin, eta andik aurrera "txingu­rri" erreka ardo kolorekoa biurtzen zan Pasaia'ko portuko urekin naasten zan arte.

Eta jakiña, urak garbi-garbiak izan bear zuten eginkizun artarako, baiña udaldian, eskol­ umeak oporretan zeudenean, auzoko mutikoekin aserre aldiak izaten zituzten andre-mangazale­ak esaten zitzaienak, ondoren ikusiko dugunez.

Garbi-tokia baiño gorago, garbi-tokirako urak tubo bidez jasotzeko ur-aska bat zegoan eta odian jaso ezin zana berriro errekaratzen zalarik, berez sortutako putzu-zulo bat aurkitzen zan, alde hatera metro bi eta iru bestera zituana, eta mutikoak ara urbiltzen ziran eguraldi beroetan busti-aldi bat artzera eta an zebiltzala azpikaldeko loia mugitzen zutelarik urak zikindu egiten ziran eta ortatik gertatzen ziran manga-garbitzailleen aserrealdiak, lana ezin egin zutelako.

Garbiketari aietako bat "Maria-txiki" zan, (g.b.), txikia, baiño bizia eta su-ta-gar jartzen zan orrelakorik gertatzen zanean eta jakiñik nortzuk ziran ur-zikintzailleak aiengana urbiltzen zan, baiña mutikoek zelatari bat eukitzen zutelarik, eriosuarrean zetorrela ikusi orduko aal zuanak aal zuan bezala arropak eskuetan zituztela burni-bide aldera igotzen ziran aipatutakoaren ipurdikoak ez artzearren. Baiña, bein edo bein, uste gabean urbiltzen zitzaienean, arropak artzeko astirik gabe mundura etorri ziran bezala anka egin bear izaten zuten eta "Maria-txiki"k arropak jasorik, aal zuten bezala sasi tartean gordeta egon bear izaten zuten urak garbitu eta arek garbiketa lanak egin arteraiño.

Garai aietan "txingurri " errekako urak gardenak eta kutsatu gabeak ziran, baiña gaurko egunean ezingo zuten orduan egiten ziran garbiketak egiterik aal izango, aipatutako erreka zearo kutsatua egongo dalako.

Azkenik, garbi-tokiak bere garaian bere eginbearra bete zualarik, beraren bearrik ez dugun ontan lurreratua izan zan eta ainbat urteetan erritarren serbitzari izan ondoren, bere tokia aurrek jolasteko josta-leku biurtik aurkitzen da.

Testua irakurri ondoren, ondorengo galderak erantzun

Galdera

Zenbat urterekin egiten zen komunio aundia?

Erantzunak

Hamar

Hamaika

Hamabi

Feedbacka

Galdera

Kristau-ikasbidearen arabera zer esaten zen semeen heziketaz?

Erantzunak

Kriatu ditzaten semeak lanerako

Kriatu ditzaten semeak zerurako

Kriatu ditzaten semeak garbiketarako

Feedbacka

Galdera

Kristau-ikasbidearen arabera zer esaten zen alaben heziketaz?

Erantzunak

Kriatu ditzaten alabak lanerako

Kriatu ditzaten alabak zerbitzeko

Kriatu ditzaten alabak putzurako, garbiketarako

Feedbacka

Galdera

Etorkizuna...

Erantzunak

Komunio andia egiten zenean erabakitzen zen

Jaio ordurako erabakia neska ala mutila izatearen arabera hartuta zegoen

Hemezortzi urte zituztenean erabakitzen zen

Feedbacka

Galdera

Gaur egun...

Erantzunak

Lanak arindu egin dira teknologiari esker eta etxean bizi direnen artean banatzen dira etxeko lanak

Emakumeek berdin jarraitzen dute etxeko lan guztiak egiten

Egoera aldatu da eta gizonezkoek egiten dituzte etxeko lanak

Feedbacka

Galdera

Arropa arinak...

Erantzunak

Garbitokietan garbitzen ziren

Iturrietan garbitzen ziren

Etxeko arrasketan garbitzen ziren

Feedbacka

Galdera

Lanerako arropa astunak

Erantzunak

Garbitokietan garbitzen ziren

Iturrietan garbitzen ziren

Etxeko arrasketan garbitzen ziren

Feedbacka

Galdera

Garbitokietan garbitzea oso zaila eta deserosoa zen...

Erantzunak

Neguan

Udan

Udaberrian

Feedbacka

Galdera

Herrerako garbitegiko uraren jatorria zein zen?

Erantzunak

Donostiako Urumea ibaiko ura

Txingurri errekako ura

Itsasoko ura

Feedbacka

Galdera

Astean zenbatetan joaten ziren garbitokira?

Erantzunak

1-2 aldiz

3-4 aldiz

Egunero

Feedbacka

Galdera

Garbitegia...

Erantzunak

Oso leku aspergarria zen, orduz lanean jardun behar baitzenuen arropak garbitzen

Bilera tokia bihurtzen zen, auzoko kontuak partekatzen zituzten bertan, nahiz eta egiten zuten lana oso gogorra zen

Bikotea bilatzeko leku paregabea zen

Feedbacka

Galdera

Garbitegietan gertatzen ziren liskarrak gehienetan...

Erantzunak

Lekurik ez zegoelako gertatzen ziren

Emakume batzuk arropak garbitzen oso mantsoak zirelako gertatzen ziren

Gorago garbitzen ari zena ura asko zikintzen zuelako gertatzen ziren

Feedbacka

Galdera

Ardo almazenetako filtro mangak garbitzeagatik...

Erantzunak

Ura ardo kolorekoa bihurtzen zen

Uretako arrainak hiltzen ziren

Emakumeak asko haserretzen ziren

Feedbacka

Galdera

Umeek putzura bainatzera joaten zirenean

Erantzunak

Garbitu behar zutenei tokia kentzen zieten

Hondoko lokatza mugitzen zuten eta horren ondorioz emakumeek ezin zuten arropa garbitu

Ingurukoak jolasean bustitzen zituzten

Feedbacka

Galdera

Haserretutako emakumeak zer egiten zuten mutilak zigortzeko?

Erantzunak

Haien gurasoei egindakoa kontatzen zieten etxean errieta jasotzeko

Makil batekin beraien atzetik joaten ziren, norbait harrapatu ezkero makilarekin jotzeko

Biluzik bainatzen zirenez kanpoan utzitako arropak kentzen zizkieten garbiketa lanak amaitu arte

Feedbacka

Galdera

Gaur egun Txingurri erreka...

Erantzunak

Zikina eta kutsatuta dago

Berdin jarraitzen du

Ez da existitzen

Feedbacka

Galdera

Gaur egun Herrerako garbitokia...

Erantzunak

Berdin jarraitzen du

Lurreratuta dago

Lekuz mugitu dute

Feedbacka