Saltatu nabigazioa

Gaian murgiltzen

Sarrera

Oraingo honetan Altzan gabonak nola ospatzen ziren eta zeintzuk ziren tradizio nagusienak aztertuko dugu.

Zure ustez, berdin ospatzen al dira gaur egun? gabonak ospatzen al dituzu? giroa gustukoa al duzu? 

Ez badituzu gabonak ospatzen, ze beste ospakizun egiten dira zure etxean?

Goazen gaian murgiltzera!

Has gaitezen!

Gaian sartzen hasteko goazen bideo hau ikustera, ea zer iruditzen zaizun.

Gogoratu bideoan aipatzen den informazio guztia zure auzokideek kontatu digutela.

Goazen debatitzera

Eta zuk, Gabonak ospatzen al dituzu? Horrela bada, zer egiten duzu Gabonetan? Gabonak ospatzen ez badituzu, ze beste ospakizun edo tradizio daude zure familian?

Elkartu ondorengo taldeketzetan zure aurre ezagutzak eta bideoko ideiak partekatzeko. Saiatu zaitezte galderei erantzuten.

1 TALDEKATZEA

Lau edo bost kideko talde txikiak osatu eta zuen artean ideiak partekatu.

2 TALDEKATZEA

Talde txikitan debatitu ondoren, partekatu gelakide guztiekin zer den ondorioztatu duzuena.

Gelako norbaitek ezagutzen dituen kontakizun edo historiak partekatu nahi al ditu? Ze bizipen etorri zaizkizue burura?